XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire izena Samuel Gulliver da, eta gaur kontatu behar dizuedan istorio hau duela nahiko denbora London hiri haundian hasi zen.

Han medikuntza ikasi nuen, ezkondu, umeak izan, eta Old-Jewsy auzoan etxe bat nuelarik gizartean leku bat lortzen saiatu nintzen, gehiegi lortu gabe.

Han etorkizun gehiegirik ez zegoela ikusi nuenean, nire lanbidean lan egiteko aukera berriak bilatu nituen, eta horrela, 1699ko maiatzaren 4an William Prichand kapitainak bere Antilope itsasontzian sendagile bezala lan egiteko eskatu zidanean, bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman nion.

Dena ongi zihoan hegoaldeko itsasoetara heldu arte.

Han ekaitz batek gure bidetik kanpo bota gintuen, eta patuaren eskuetan utzi.

Itsasoaren kontrako borroka gogorrean ordu asko igaro ondoren, gure itsasontziak harkaitz batzuen kontra jo zuen.

- Ene jauna! Zer da hau!.

Salbatzeko itxaropenarekin, beste bost gizonek eta nik txalupa baten sartzea lortu genuen.